Kirola maite dut eta gaur egun indar entrenamendua borroka arteekin uztartzen dut. Nire elikadura aldatzen eta nire beharretara egokitzen hasi nintzenetik, asko hobetu nuen nire gorputz osaera, nire energia eta errendimendua. Kirol arloaz gain, osasun mailan ere hobekuntzak izan ditut (hormonan, digestioan, psikologian...) Aldaketa horiek nire baitan bizitzeak eta esperimentatzeak lagundu dit beste pertsona batzuk motibatzen beren bizimodua aldatzeko eta beren ongizate fisiko eta mentala bilatzeko.